Sormenak gainezka egingo du hilabete bakoitzeko bigarren igandeetan Barakaldoko Portu kalean eta Pormetxeta plazan, Barakaldo Irekiz ekimenarekin.

Diziplina anitzeko sormenezko merkatu bat da ekimena. Han, beren produktuak eskaintzen dizkiete bertoko sortzaile eta saltokiek herritarrei, sormena ardatz duen aparteko showroom bihurtuz kalea. Arlo ugari ditu: diseinua, artea, moda, bildumagintza eta abar.

Topagune eta elkarbizitzarako gune ere bada, gazte, senide eta adinekoek aisialdi esperientzia bat bizitzeko, magia, haur-jarduera, antzerki, dantza eta sormenezko tailerren bidetik, musikak alaiturik. Zerbait hartzeko modua ere izango dute.

Barakaldoko Udalaren Kultura, Hezkuntza, Euskara, Gazteria eta Droga-menpekotasunen Prebentzio Arloaren eta Inguralde-Udal Garapen Agentziaren ekimena da Barakaldo Irekiz.

Inguruaren balioa handitzea du helburu ekimenak, Portu kalearen eta Pormetxeta plazaren inguruan negozioak biziberritu eta dinamizatu daitezen.

Ibilbide paregabeak proiektu europarraren barruan sartuta dago ekimena.

Berri guztiak gure Facebook orrialdean ikus ditzakezu.